XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIZKUNTZA

Bitxilandiak badu hizkuntza ofiziala, Osvaldiera, geroxeago ezagutuko duguna.

Osvaldok bakarrik erabiltzen du, bere buruarekin hitzegiteko hain zuzen.

Animaliekin mintzatzeko, ordea, Osvaldo alfabeto mutuaz baliatzen da.

Ikusi duzuenez, hainbat keinuz osatuta dago, eta sudurrean hatzak jarriz egiten dira gehienak.

Horregatik, Bitxilandian isilik egon esateko ez hatzik sartu sudurzuloetan esaten da.

Alfabeto hau ikasi nahi baduzue, ez ahaztu hatzazalak moztea.

Osvaldieraren hizki eta zenbakiak ondoko bi orrietan ematen dizkizuegu.

Idatzi, eskubitik ezkerretara idazten da, baina baita ezkerretik eskubitara, edo goitik behera, edo alderantziz ere.

Letra larriak hizkiak hamar aldiz handiagoak idatziz egiten dira.

Egin ezazue aproba, eta...